2009/06/02

MAIALEN aste honetako borondatezko IPUIN IRAKURLEA

2009-06-02 Maialen Mediateka
ZORIONAK MAIALEN! Primeran irakurri duzu. Lan bikaina egin duzu irakurketa hau prestatzen. ZORIONAK berriro ere.

2009/05/28

3. MAILAKOEN AURKEZPENA ETA MIKROSKOPIOAK

3. mailakoak guregana etorri ziren loreei buruz ikasi dutena guri kontatzera. Ondoren Iñakik mikroskopioan loreak, polena eta zorritxo bat erakutsi zizkigun. Asko gustatu zitzaigun.

2009-05-20 Landareen 3. mailakoen azalpena eta mikroskopioak


PLASTILINAREKIN EGINDAKO LANAK


Maialenek parke bat egin du ninia eta guzi.

Hau berriz Julen Etxeberriak egin du eta Ness Aintzirako munstroa omen da.

Julen Ibarburuk Mario eta Luigi egin ditu eta baita landare-haragijalea.

2009/05/25

SAGARDO ETXEA



Atzo Astigarragara Sagardo Etxea ikustera joan ginen.

Gauza asko ikusi eta ikasi genituen:

- Landareak xomorroka dituztela: zizareak, tximeletak, erleak, zorriak…
- Erleak polinizazioan laguntzen dietela loreei.
- Kandelak egiten.
- Loretatik sagarrak nola sortzen diren
- Zuaitzak nola sortzen dira.
- Gu bizitzeko landareak behar ditugula eta landareak erleak behar dituztela.
- Lorearen zatiak
- Zizareak onak direal lurrerako, lurra arrotzen baitute.
- Eztiarekin sendagaiak eta kremak egiten direal.


Ah! Eta gainera eztia dastatu genuen.


Bueltako bidean, zuhaitzen hostoak jaso genituen.

Hostoen bideoa




Lagunduko al diguzue hosto horien izenak aurkitzen? Mila esker

2009/05/18

HAZIAK ERNETZEN


Gure landareei gertatutakoa baina azkar-azkar ikusita. Bitxia eta polita. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.

2009/05/12

LANDAREAK

Astelehenean ikastolara etorri ginean, landareak kolore horia zuten. Orain berriz, berde-berdeak daude. Zergatik?

BALETA

Maiatzak 7 osteguna, Miarritzeko balet gaztea ikustera joan ginen. Hona hemen gelakideen iritziak:

Asko gustatu zitzaidan patatak botatzen zituztelako eta oso polita zelako. Eta mugimendu oso politak egiten zituzten.
Osteguneko baleta oso-oso polita izan zen. Patatak bota zituzten eta txiribueltak egiten zituzten eta gauza politak egiten zituzten.
Ez zitzaidan asko gustatu ez zutelako hitzegiten.
Baletean oso ondo pasa nuen, par asko egin nuelako. Dantza politak egin zituzten.
Baleta oso oso polita izan da. Dantzariak leku guztietakoak ziren: Frantzia, Bartzelona, Balentzia eta Italia.
Atzo baleta ikusi genuen eta oso polita iruditu zitzaidan, oso-oso ondo egin zutelako.
Polita zen baleta . Oso ondo ensaiatu dute bi dantzak Dantzak oso zailak ziren.
Ez zitzaidan asko gustatu, patatarena bai. Zaila-zaila zen.
Asko gustatu zitzaidan. Bi dantzak oso zailak ziren.
Asko gustatu zait. Oso oso zailak ziren bi dantzak. Lehenengoa barregarria iruditu zitzaidan.
Oso polita izan zen bainon patatarena ez zitzaidan gustatu. Eta bi dantzak oso politak izan ziren bainon gehiena gustatu zitzaidana bigarrena izan zen.
Baleta oso polita zen gauza politak egiten zituzten.

2009/05/10

GAIA: LANDAREAK

Landareen gaia lantzen ari gara. Algodoien artean haziak (babarrunak, dilistak eta garbantzuak) landatu ditugu eta ernetzen direnean, landatu egingo ditugu. Bakoitzak guria daukagu eta zaintzen arduratu behar dugu.


Katalanen jaialdia


Aurten ere, interkanbioa dala eta Katalanak gurera etorri dira. Ongi-etorria emateko dantza bat egin genuen eta Les Bananes abestia abestu genien.
Katalanak

2009/05/06

Aurreko asteko ipuin irakurlea

Berandu samar, baina zuk ere oso ondo egin duzu. Hurrengoan garaiz, bale? Jarraitu ezazu praktikatzen, eta praktikatzen eta praktikatzen...


2009-05-06 Ander Blanco Mediatekan

ASTE HONETAKO IPUIN IRAKURLEA

Lan bikaina egin duzu bai prestaketa lanetan eta baita irakurtzeko garaian ere. ZORIONAK TXAPELDUN!

2009-05-06 Jokin Mediatekan

2009/04/28

Aprileko 22an Zirkulazio Librean egindako lan batzuk

Julen Etxeberriak plastilinazko kotxe hau egin digu, gidari eta guzi.

Jokinek eta Jordanek jostailu berri honekin kotxe berezi hau egin digute.

Ander Redondok eta Ainarak mandala hau egin dute pieza magnetikoekin.

2009/04/05

EUSKARA KANPAINA

Atzo parkean izan ginen. Euskaraz hitzegiteagatik lortutako saria izan zen. Eguraldi ona enkargatu genuen eta zortea izan genuen. Asko jolastu genuen eta primeran pasa nuen. Ah! eta lirtxakeri bat zor dizuet, bale?

Ayer estuvimos en el parque. Fue el premio por hablar en euskara. Encargamos buen tiempo y tuvimos suerte. Jugamos mucho y lo pasamos muy bien.¡Ah! y os debo una chuche, ¿vale?

Parkean


OPORRAK PRIMERAN PASA. LAISTER ARTE. MUXU.

2009/04/02

NAZIOARTEKO HAURREN IPUINAREN EGUNA

MILA, MILA ESKER EKINTZA HAU POSIBLE EGIN DUZUTEN GURASO GUZTIEI. ZUEN PARTE HARTZEA GABE EZINEZKOA IZANGO ZEN GAUR EGIN DUGUN EKINTZA. OSO POLITA IZAN DA ZUEK ZUEN SEME EDO ALABAREKIN IRAKURTZEN IKUSTEA. BERRIRO ERE, ESKARRIKASKO DENEI ETA BAITA PARTE HARTU NAHI BAINAN IZAN EZIN DUZUENEI, ERE.

MUCHAS, MUCHAS GRACIAS A TODOS
L@S PADRES Y MADRES QUE HABÉIS HECHO POSIBLE ESTA ACTIVIDAD. SIN VUESTRA PARTICIPACIÓN HUBIERA SIDO IMPOSIBLE. HA SIDO MUY BONITO VEROS LEER CON VUESTR@S HIJ@S. MUCHAS GRACIAS OTRA VEZ A TOD@S Y TAMBIÉN A AQUELLOS QUE HUBIERAIS QUERIDO TOMAR PARTE Y NO HABÉIS PODIDO.
2009-04-02 Haurraren libuaren eguna

ETA NOLA EZ, MILA ESKER PARTE HARTU ZENUTEN IKASLE AUSARTEI: MAIALEN, UXUE, AINARA, NEREA ETA YUREMA.

MAHAI JOLASETAKO TXAPELKETETAKO FINALAK

Gaur mahai jolasetako FINALAK jotatu dira. Finalera iritsi direnak honako hauek izan dira:

XAKE: Jordan eta Jokin. TXAPELDUNA: Jokin
DOMINO: Julen Etxeberria eta Ainara. TXAPELDUNA: Julen E.
ESKOBA: Yurema eta Miren. TXAPELDUNA: Yurema

ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN DENEI ETA BEREZIKI TXAPELDUNEI. SEGI PRAKTIKATZEN ETA HURRENGOAN IKUSIKO DUGU...

2009-04-02 Mahai jolasetako finalak

2009/03/26

ANIMALI EUSKALDUNAK

Maialen, Julen Ibarburu, Nerea eta Ander Redondok animali euskaldunen koadrila hau egin digute. Ezetz asmatu nola jakin euskaldunak direla? Bai horixe! Txapela jantzita daramatelako.

2009/03/02

HAURRAK NOLA SORTZEN DIRA?

Denek dakizute zein den lantzen ari garen gaia. Honen inguruan informazio ugari dago. Nik aurkitutako bat igortzen dizuet eta baita gelako guraso batek ekarritako eta ikasleak oso gustura ikusitako, CD batetan agertzen den laburpen txikitxo bat. Aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko, gai honetan aportatu duzuen informazio guztiarengatik.
Guia de Educación Sexual de 6-12 años





PLASTILINAZKO ESKORPIOIA

Ander Blancok eskorpioi erraldoi hau egin digu. Eskerrak plastilinazkoa denik, bestela...a ze beldurra!





ERAIKETETAKO GELAN

Yuremak lanari gogor ekin dio eta eraiketa hau egin digu. Pazientzia eta esfurtzuarekin ez erortzea lortu du. Aupa Yurema!


PLASTILINAREKIN EGINDAKO LANAK

JULEN HERNANDEZEK, NIRE LAGUNTZA PITINTXO BATEKIN, ELEFANTE HAU EGIN DU. ASKO SAIATU DA. ZORIONAK!
JULEN ETXEBERRIAK BERRIZ, GAIAREKIN ZER IKUSIA DUEN PLASTILINAZKO LAN HAU EGIN DIGU. BADAKIZUTE ZER GAI LANTZEN ARI GAREN? HAURRAK NOLA SORTZEN DIREN. JULEN GAI HONETAN LAN ASKO EGITEN ARI DA. SEGI HORRELA MAITIA!


2009 INAUTERIAK

NEREAK DONOSTIAKO INAUTERIETAN ERE PARTE HARTU DU.





INAUTERIAK 2009

GITARRA ZAHARTXO BAT DA NERETZAT LAGUNA...

IKUSTEN DUZUEN BEZALA, GURE GELAN DENETATIK DAUKAGU. ARTISTAK!
HEMENTXEN ANDER REDONDO GITARRA JOTZEN